lunes, 29 de octubre de 2007

Alkohola eta madalenak



Garazi bezala ni ere 14-15 urteko gazteekin aritzen naiz,baina nire kasua ezberdina da, eskaut talde bateko monitore bezala egiten baitut.

Nire "betebeharra" mutil eta neska hauek euren bizitzan erabilgarriak izango diren balioetan hezitzea da aktibitate ezberdinen bidez.

Askotan hitz egiten dugu tabakoa, drogak eta alkoholari buruz eta sarri pentsatzen dut oso gazteak direla hauekin harreman zuzena izaten hasteko baina ongi pentsatuta gauza berriak frogatzen hasteko adina dute. Independentzi lortu nahian dabiltzate.

Inoiz ez diet esan ez dutela edan behar, baina ikuspuntu ezberdin bat ematen saiatzen naiz, informazio eta etika hutsetik kanpo geratzen den ikuspuntu gaztea hain zuzen ere. Asteburu honetan horren inguruan aritu gara, eta lehenengo aldiz modu zuzenean hitz egitea lortu dugu, izen eta abizenekin. Ezinezkoa da hitzaldi etiko baten bidez lortzea larunbatetan egiten dutena egiten uztea, beraz, zergatik ez hitz egin naturalki madalenak egiten ditugun bitartean?

sábado, 27 de octubre de 2007

Nola aldatu diren gauzak...


Orain dela gutxi nire antzinako institutoan hasi nintzen lanean, Kantauri-Axular institutoek sortutako sistema baten monitore bezala. Sistema horren helburua 14 urteko ume problematikoak zuzen bideratzea da, horretarako, guk monitoreek, etxeko lanetan, zalantzetan eta arreta jartzen laguntzen ditugu.
Hasi bezain pronto gauzak asko aldatu direlaz ohartu nintzen. Ume haiek ez daukate ikasteko grinik, ikastea kaka hutsa dela eta ez duela ezertarako balio esaten dute behin eta berriz. Baina hori ez da guztia, benetan harritzen nauena asteburuetan zer egiten duten eta hitz egiten duten modua da. Nahiz eta zuk euskeraz galdetu haiek beti beti gazteleraz erantzuten dizute, D eredukoa izan arren. Zergatik egiten duten hori galdetzen badiezu euskaraz hitz egiten ez dakitela erantzuten dizute. Gainera ez daukate errespeturik, beti iraintzen dira elkarri. Asteburuen gaiari dagokionez, asko edaten dutela eta denetarik erretzen dutela esan ohi dute. Harrigarria da 14 urteko umeek horrelako gauzak egitea. Niri zalantza asko datorkizkit burura, nola lortzen duten alkohola eta erretzekoa, etxeetan zerbait jakingo duten ala ez eta abar. Egia da, sistema honetan parte hartzen duten ume askok etxeetan arazoak dituztela, baina orokorrean inork ez du jarrera arduratsua aurkezten.
Ni monitorea izanda haiek laguntzen eta nik ikasten nuenean zegoen giroa berreskuratzen saiatuko naiz.

viernes, 26 de octubre de 2007

El chico que se peina con navaja...


Adolfo Cabrales Mato, al que conocemos como Fito, entre concierto y concierto se ha puesto a escribir un libro autobiográfico que saldrá en el 2008. Compositor, guitarrista, cantante… parece una vida interesante, seguro que tiene mil cosas para contarnos, pero aún así le parece poco y ha pedido ayuda a los fans que quieran aportar cualquier material gráfico que hayan guardado de su carrera desde Platero y Tú, hasta sus últimos conciertos de la gira Por la boca vive el pez con los Fitipaldis. Pueden ser entradas de conciertos, carteles, fotos… cualquier tipo de recuerdo. (Si a alguien le interesa enviar material, puede escribir a: fitopersonal@nowbooks.es)

Recuerdo que hace unos años un periodista también escribió un libro sobre él en forma de entrevista, pero siempre es mejor que te lo cuente él en primera persona. Nunca he leído ninguna autobiografía, pero sí que suelo leer artículos o noticias que salgan sobre los grupos que me gustan, así ya sé lo que le voy a pedir a Olentzero. Además será interesante ver lo que ha recogido el público en todos estos años que hemos podido disfrutar sus canciones.

Hace poco Fito ha recibido un Disco de Diamante por haber vendido más de un millón de ejemplares con Fito & Fitipaldis; para conseguir esto supongo que el trabajo habrá sido duro, pero también bonito. Por eso me huelo un libro lleno de sorpresas, anécdotas, sentimientos, recuerdos…

Ahora a esperar unos meses a que lo publiquen. Ya os contaré a ver que tal…



PD: Como podéis ver me gusta Fito, hasta en Fito & Fitipaldis. Siii, reconozco que no es el mismo Fito que estaba en Platero, pero que le voy a hacer… su música sigue siendo especial.

lunes, 22 de octubre de 2007

Bellas Artes, depende para quién



Es curioso ver lo distintas que pueden llegar a ser las reacciones de la gente ante una misma situación.

El viernes nada mas entrar en el museo de Bellas Artes me crucé con un grupo de quinceañeros que recorrían los pasillos detrás de sus profesores, arrastrando los pies con resignación, esperando que a Picasso y Dubuffet se les hubiese acabado la pintura o hubiesen decidido que ya no querían seguir haciendo esos cuadros tan raros en los que la nariz esta en el lugar de la boca y los ojos en el de la barbilla. Pero solo dos pasos más alante había algo que para ellos era incomprensible: un grupo de viejecillos llevando en la mano sillas plegables en las que poder descansar admirando uno de esos papeles pintados.
Supongo que yo era algo intermedio. Recorría las salas del museo intentando entender cada uno de los cuadros que adornaban la pared, pero resignándome a veces a pensar que algunos de esos “sin titulo” no están hechos para mi…

No se si es cosa de edades, o si algún día esos quinceañeros acabaran siendo coleccionistas de arte, pero sé que hace solo dos años no se me hubiese ocurrido pensar que uno de mis mejores planes para un viernes a la mañana sería ir al museo de Bellas Artes después de dos meses sin pisarlo.

domingo, 21 de octubre de 2007

Guggenheim-ek urtebetetzea ospatu du

Bilboko Guggenheim Museoak hamar urte bete ditu. Bere hamargarren urteurrena ospatzeko ateak doan ireki ditu guztiontzat asteburu osoan. Jende asko gerturatu da bertan zeuden bi erakusketak ikusteko, Art in USA, 300 urteko berrikuntza eta Chain à son gout (bakoitzak gustokoena egin dezala). Lehenengo erakusketa, Ipar Amerikako arteari buruzko 200 lanek, haien artean erabat desberdinak, osatzen dute. Espozizio honi dagokionez, bi lan deitu zidaten arreta, platerez osatutako margoak eta altzairuzko eskultura erraldoi batek, denboraren materia erakusten zuena, hain zuzen ere. Hain handiak ziren eskulturak, non , museoaren gelan handienan jarri baitzituzten.
Chain à son gout, erakusketak berriz, 12 gazte euskaldunen lanak batzen ditu eta Guggenheim museorentzat bereziki eginda daude.
Asko gustatu zitzaizkidan erakusketak, baina sarrera doan gehiagotan jartzea nahiko nuke, ez bakarrik eraikuntzaren urtebetetzea denean.

sábado, 20 de octubre de 2007

Danel jaio da


2007ko urriaren 18a, osteguna...

5.45 am. Telefonoaren hotsak esnatzen gaitu etxean... Zein izango ote da ordu hauetan?? Nik hartzen ez badut, gurasoak ez dira altxatzen. "Estamos en el hospital. Tu hermana está dilatada de 5; ya le han dado la epidural"... [ AAAHHH!! HISTERIA KOLEKTIBOA!!! ] Ohetik jaiki, jantsi eta arrapaladan hirurok ospitalera. Bertara heldu eta lasai egoteko esan zigun neure koinatuak, luzerako geneukala. Eta arrazoia zuen; itxarongelan hamaika gauza pentsatzeko, sentitzeko denbora eman zidan, apurtxo bat lokartu nintzen ere... Baina gehienbat urdurik nengoen, ez zidaten uzten nire ahizpa denbora luzez ikusten, eta gela barruan gertatzen ari zena ez jakiteak, bizi izan dudan egoerarik egonezinena egin zitzaidan.

Orduak pasa, eta eguerdiko ordu batak aldera korrika ikusten dugu nire koinatua erditze-gelak dauden korridore bukaezin horretatik: "Danel iritsi da. Gurasoak gara!". Ez daude hitzik momentu horretan sentitutakoa azaltzeko, malkoak barre-alagarekin nahasten ziren, poztasuna nabaritzen zen geure aurpegietan, bat gehiago ginen jada familian.

Bederatzi hilabetez itxaroten, eta azkenean izeko naiz. Oraindik sinesgaitza egiten zait Danel beso artean izatea, hain gauza ñimiñoa, babesgabea, ezezaguna... eta hain ederra.

domingo, 7 de octubre de 2007

Mas que un concierto


Todo tipo de edades se dieron cita en la plaza de toros de Bilbao, para ver y escuchar a dos viejos expertos en la música, Serrat y Sabina.
Sus bromas y rimas hicieron del concierto un show, en el que disfrutamos, reímos y cantamos sus canciones. En las dos horas y media que duró el concierto, no dejaron de hacer citas de poetas como Antonio Machado “ caminante no hay camino, el camino se hace al andar” y tomarse el pelo el uno al otro demostrando así la confianza y las tablas que tienen en el escenario. Para acabar con este pequeño resumen, demasiado pequeño para lo grande que fue el espectáculo, he de decir que no solo fuimos nosotros, el público, los que nos emocionamos, pues con nuestros aplausos conseguimos, poner los pelos de punta a los dos artistas, es mas me atrevería a decir que hasta se les escapó alguna que otra lágrima.

viernes, 5 de octubre de 2007

itzaldia eta Hordua


Azken urtetan euskeraren aldeko aurrerapausu asko eman diren arren, oraindik ere erakunde publiko askok ez dute euskararen erabilpen egokirik egiten.

Aurreko egunean, Santurtzin hain zuzen ere, Serantes Kultur Aretoak sinatutako kartel bat aurkitu genuen. Bertan, ezkerraldeari buruzko hitzaldi batzuen berri ematen zen. Kartela itxuraz egokia zen, gainera euskeraz eta erderaz idatzita zegoen, baina irakurtzean hainbat ortografía akats antzeman genituen. Harrigarria deritzogu kultur erakunde batean lan egiten duen jende “prestatua” hordua, itzaldia, eskerraldea eta legua bezalako gauzak idazteari. Konparaketak gorrotagarriak direla esaten den arren, gaztelainaz mota honetako okerrak aurkitzea askoz zailagoa izango litzatekela uste dugu.

Honekin, ez dugu inoren lana krititkatu nahi, bakarrik erakutsi nahi dugu euskararen benetako egoera zein den.

11 istorio



Hainbeste gauza desberdin adierazi nahi ditugunez, oso zaila izango litzateke gure blogari zentzu bakar bat ematea. Horregatik “11 istorio” izena jarri diogu, 11 istorio ditugulako kontatzeko. Gazte bezala deigarri iruditzen zaizkigun eguneroko kontuei buruz hitz egingo dugu: aktualitatea, gogoetak edo gai kulturaletatik hasita, gu geuk, lagunek edo 5. solairuko auzokideak ere bizi izandako gorabeheretara.
Gaiei bezala, gure adierazteko erari ez diogu mugarik jarri nahi, beraz, euskaraz eta erdaraz idatzitako testuak tartekatuko ditugu.
Blog honetan hiru partaide gara. Hiru partaide, hiru pentsamolde ezberdin, baina ardura bakarra: ikuspuntu gazte bat ematea.

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.