viernes, 5 de octubre de 2007

itzaldia eta Hordua


Azken urtetan euskeraren aldeko aurrerapausu asko eman diren arren, oraindik ere erakunde publiko askok ez dute euskararen erabilpen egokirik egiten.

Aurreko egunean, Santurtzin hain zuzen ere, Serantes Kultur Aretoak sinatutako kartel bat aurkitu genuen. Bertan, ezkerraldeari buruzko hitzaldi batzuen berri ematen zen. Kartela itxuraz egokia zen, gainera euskeraz eta erderaz idatzita zegoen, baina irakurtzean hainbat ortografía akats antzeman genituen. Harrigarria deritzogu kultur erakunde batean lan egiten duen jende “prestatua” hordua, itzaldia, eskerraldea eta legua bezalako gauzak idazteari. Konparaketak gorrotagarriak direla esaten den arren, gaztelainaz mota honetako okerrak aurkitzea askoz zailagoa izango litzatekela uste dugu.

Honekin, ez dugu inoren lana krititkatu nahi, bakarrik erakutsi nahi dugu euskararen benetako egoera zein den.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.