lunes, 29 de octubre de 2007

Alkohola eta madalenak



Garazi bezala ni ere 14-15 urteko gazteekin aritzen naiz,baina nire kasua ezberdina da, eskaut talde bateko monitore bezala egiten baitut.

Nire "betebeharra" mutil eta neska hauek euren bizitzan erabilgarriak izango diren balioetan hezitzea da aktibitate ezberdinen bidez.

Askotan hitz egiten dugu tabakoa, drogak eta alkoholari buruz eta sarri pentsatzen dut oso gazteak direla hauekin harreman zuzena izaten hasteko baina ongi pentsatuta gauza berriak frogatzen hasteko adina dute. Independentzi lortu nahian dabiltzate.

Inoiz ez diet esan ez dutela edan behar, baina ikuspuntu ezberdin bat ematen saiatzen naiz, informazio eta etika hutsetik kanpo geratzen den ikuspuntu gaztea hain zuzen ere. Asteburu honetan horren inguruan aritu gara, eta lehenengo aldiz modu zuzenean hitz egitea lortu dugu, izen eta abizenekin. Ezinezkoa da hitzaldi etiko baten bidez lortzea larunbatetan egiten dutena egiten uztea, beraz, zergatik ez hitz egin naturalki madalenak egiten ditugun bitartean?

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.