sábado, 20 de octubre de 2007

Danel jaio da


2007ko urriaren 18a, osteguna...

5.45 am. Telefonoaren hotsak esnatzen gaitu etxean... Zein izango ote da ordu hauetan?? Nik hartzen ez badut, gurasoak ez dira altxatzen. "Estamos en el hospital. Tu hermana está dilatada de 5; ya le han dado la epidural"... [ AAAHHH!! HISTERIA KOLEKTIBOA!!! ] Ohetik jaiki, jantsi eta arrapaladan hirurok ospitalera. Bertara heldu eta lasai egoteko esan zigun neure koinatuak, luzerako geneukala. Eta arrazoia zuen; itxarongelan hamaika gauza pentsatzeko, sentitzeko denbora eman zidan, apurtxo bat lokartu nintzen ere... Baina gehienbat urdurik nengoen, ez zidaten uzten nire ahizpa denbora luzez ikusten, eta gela barruan gertatzen ari zena ez jakiteak, bizi izan dudan egoerarik egonezinena egin zitzaidan.

Orduak pasa, eta eguerdiko ordu batak aldera korrika ikusten dugu nire koinatua erditze-gelak dauden korridore bukaezin horretatik: "Danel iritsi da. Gurasoak gara!". Ez daude hitzik momentu horretan sentitutakoa azaltzeko, malkoak barre-alagarekin nahasten ziren, poztasuna nabaritzen zen geure aurpegietan, bat gehiago ginen jada familian.

Bederatzi hilabetez itxaroten, eta azkenean izeko naiz. Oraindik sinesgaitza egiten zait Danel beso artean izatea, hain gauza ñimiñoa, babesgabea, ezezaguna... eta hain ederra.

1 comentario:

naiara_glez dijo...

ke majoooo!! ke guapo!! ke todo!! Que ganas teniamos ya de que naciera, aunque me imagino que vosotras muchas más jeje. Un besote grande para Maria y otro chiquitin para Danel!!

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.