sábado, 27 de octubre de 2007

Nola aldatu diren gauzak...


Orain dela gutxi nire antzinako institutoan hasi nintzen lanean, Kantauri-Axular institutoek sortutako sistema baten monitore bezala. Sistema horren helburua 14 urteko ume problematikoak zuzen bideratzea da, horretarako, guk monitoreek, etxeko lanetan, zalantzetan eta arreta jartzen laguntzen ditugu.
Hasi bezain pronto gauzak asko aldatu direlaz ohartu nintzen. Ume haiek ez daukate ikasteko grinik, ikastea kaka hutsa dela eta ez duela ezertarako balio esaten dute behin eta berriz. Baina hori ez da guztia, benetan harritzen nauena asteburuetan zer egiten duten eta hitz egiten duten modua da. Nahiz eta zuk euskeraz galdetu haiek beti beti gazteleraz erantzuten dizute, D eredukoa izan arren. Zergatik egiten duten hori galdetzen badiezu euskaraz hitz egiten ez dakitela erantzuten dizute. Gainera ez daukate errespeturik, beti iraintzen dira elkarri. Asteburuen gaiari dagokionez, asko edaten dutela eta denetarik erretzen dutela esan ohi dute. Harrigarria da 14 urteko umeek horrelako gauzak egitea. Niri zalantza asko datorkizkit burura, nola lortzen duten alkohola eta erretzekoa, etxeetan zerbait jakingo duten ala ez eta abar. Egia da, sistema honetan parte hartzen duten ume askok etxeetan arazoak dituztela, baina orokorrean inork ez du jarrera arduratsua aurkezten.
Ni monitorea izanda haiek laguntzen eta nik ikasten nuenean zegoen giroa berreskuratzen saiatuko naiz.

No hay comentarios:

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.