domingo, 4 de noviembre de 2007

Sentsazio berriak


Gaur San Mamesekin nire lehenengo kontaktua izan dut.

Ez naiz futbolzalea, ez naiz inoiz izan eta esperientzia honen ondoren ez dut uste izango naizenik. Ez da kirola berez gustoko ez izateagatik, entretenigarria iruditzen baitzait, baina jokoan jartzen den diru mordo hori...
Esperientzia berriak izan behar ditugu beti, sentsazio berriak eta hori izan da hain zuzen ere futbol zelaira joatera bultzatu nauena eta egia esan ezin dut azaldu sartzean sentitutakoa baina modu batean esan behar badut txiki txikia sentitu naiz.

Entretenigarria da jendearen jokabidea ikustea. Ez dago isilune bat ere. Noizbeinka txalo osen osenak entzuten ziren nire atzean eta orduan aitak esan dit: "A ese le pagan por animar". Irribarretsu begiratu dut eta berak serio begiratu eta "te lo digo en serio".
Ez dakit egia den edo nire aitaren imajinazioa baino ez den baina ziur dakidana da San Mamesen egon naizen lehen aldian Athleticek irabazi duela!

1 comentario:

naiara_glez dijo...

orain ez zara konturatuko, baina... behin San Mamesen Athletic ikusita... errepikatu nahi izango duzu!! jejeje

 
Creative Commons License
Esta obra está bajo una licencia de Creative Commons.